XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bilboko gotzain berria

Añoveros Ataun jauna dugu Bilboko diosesi gazte honetako hirugarren gotzaina.

Lehena, Casimiro Morcillo madrildarra izan zen.

Bigarrena, Paulo Gurpide nafarra.

Azken hau hil zanetik, Jose Maria Zirarda jauna izan da aministradore apostolikoa, baina ez gotzain titularra.

Añoveros dugu, beraz, Bizkaiko eliztarren hirugarren gotzaina.

Ondo etorria, Jaunaren izenean datorrena

Añoveros jaunaren izendatzeari, hala ere, ez dio jende guztiak harrera berdina egin.

Hona hemen, goi mailakoen izenean egin zaion ongietorria: Egun batzuk barru, Bilboko gotzain berria helduko zaiku... Bizkaiko herriak sinesmen sendokoa berau da baki, gotzain berria apostoluen ondorengoa dela, Jainkoaren herriaren zerbitzaria dela, eta Aita Santuak berberak izendaturik datorkigula... Ondo etorria, Jaunaren izenean datorrena (El CorreoEspañol, 71-XII-26).

Apaizen ongietorria

Bizkaiko apaizik gehientsuek ba zekiten, egunkarietan berri hori agertu baino lehentxoagotik, Añoveros Bilbora zetorrela, eta, era berean, Zirarda Córdobara zihoala, Honen eta beste arazo batzuen eraginez, hainbat bizkaitar apaiz bildu ziren, gertaera horri eta beste zenbaití zer erantzun eman deliberatzeko.

Beraz, egunkarietan berri hori agertu zenean, ba zuten apaizek esku artean, eritzi bat emateko estudio eta erabakirik nahiko.

Eta horrela izan zen.

196 apaizek izenpeturik, agiri bat zabaldu zen herritarren artean, euskaraz eta erdaraz, Gotzain berria datorrela eta, Herriari Agiria izenburuarekin.

Agiri honek, funtseañ, hiru alderdi ditu: - gotzain hau ez du Bizkaiko kristau herriak hautatu.

- gotzain honek ez du Euskal Herria ezagutzen, azken hogei urteotan gugandik urrun bizi izan baita.

- gotzain honek, agintarien alde ziñ egin duelarik, nolabait eskuak loturik ditu.

Hori dela eta, 196 apaizok agiri horretan beren jarrerá ezaguterazten dute gotzain berriari buruz.

Haietarik: -77k, gogo txarrez baina, hartzen dute.

-84ek, gogo txarrez hartuz gainera, zenbait kondizio jarriko diote.

-35ek agerian eta betiko alboratuko dute.

Nola izendatzen diren gotzainak

Kristau herriaren gotzainak nola izenda, Erromako Elizaren eta Espainiako Estaduaren arteko tratu batek seinalatzen du.

Tratu edo konkordatu horren arauera, Espainiako Ministro de Relaciones Exteriores delakoak eta Aita Santuaren Nuntzio Apostolikoak, biek elkar harturik, sei elizgizon seinalatzen dituzte gotzangai bezala.

Sei hoietarik, Aita Santuak hiru aukeratzen ditu.

Eta, azkenik, hiru hauetarik, Espainiako lehen buruzagiak bat edo bat ere ez hautatzen du.

(Inor ere hautatzen ez badu, joko berdina egin behar da berriro).

Gero, aukeratua izan den gotzainak, Estaduaganako zintzotasunezko ziná egiten du, konkordatuak agintzen duen arauera.

Bi gotzain laguntzaile eta Euskal Eliz Eskualdea

Bizkaiko 196 apaizekin batera, Kontseilu Presbiterial delakoak ere ez ditu onartzen, Bilborako gotzain izendatze horretan jarraitu diren bideak.

Horrela, Bizkaiko apaizik gehientsuak goi mailakoak ere barne ez daude bide hoiekin konforme, eta bai kexu, Aita Santuari bidali dioten karta batean aditzera eman duten bezala.

Hori guti bailitzen, ba dago eliztarren artean halako ondoez larri bat.

Nuntzio jaunak berba eman eí du, hala ere, gotzain laguntzaile bi izango dituela Añoveros jaunak.

(Gotzain laguntzaileak izendatzeko, ez dira jarraitu behar, aipaturiko konkordatuak seinalatzen dituen pausoak).

Gotzain laguntzaile hoik*, Bizkaia errotik ezagutzen dutenak izango lirateke, Bizkaiko apaizen eskabideei jaramonik egiten bazaie behintzat.

Era berean, Nuntzio Jaunak berba eman ei du, euskaldunek Eliz Eskualdé bat bakarra osotuko dutela.

(Gaur egun, Bizkaia eta Araba alde batetik daude, Burgosko artzobispaduari lotuak; eta bestetik, Gipuzkoa eta Nafarroa).

Euskaldun guztiak batera bilduko lituzkeen eliz probintzia bat atonduz* gero, Elizak Euskal Herria ba dela aitortuko luke, eta egiaz errespetatu eta babestuko.

A.Z. GISASOLA.